Kongresuak ez du tramiterako onartu trans legea

2021eko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
MADRIL. Atzo bozkatu zuten Espainiako Kongresuko osoko bilkuran trans legearen testu proposamena tramiterako onartzea, eta ez zen aitzinera atera, azken orduan PSOEk abstentziora jo zuelako. Trans legeak eztabaida piztu du Espainiako gobernu koalizioaren barruan. Izan ere, hilabeteak dira PSOEk Unidas Podemosen lege aurreproiektua blokeatuta daukala; hartara, oposizioak beste lege bat aurkeztu zuen, eta hori bota zuten atzera atzo. Bi puntu zituen testuak: transexualitatearen despatologizazioa eta genero autodeterminazioa. PSOEk adierazi zuen atzoko lege testuak «hutsune juridikoak» dituela, eta horregatik jo duela abstentziora. EH Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.