Bilbora helduko den zamaontzi baten aurkako protesta egingo dute gaur

2020ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
BILBO.Bahri Yanbu zamaontzi saudiarabiarra Bilboko portura iristekoa da asteburu honetan. Amnesty International erakundearen arabera, lehorreratzea ez zegoen aldez aurretik planifikatuta. Ontziak ehunka milioi euroko balioa duten armak garraiatu ditu, eta Saudi Arabiak Yemengo gerran erabili ditu. AIk ez daki lehorreratzea geldialdi teknikorako ote den edo gerra materiala ontziratuko duten. Europako beste hainbat portutan egin bezala, zamaontzi horren aurka elkarretaratzea egingo dute gaur eguerdian, Bilboko Arriaga plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.