Esteban Gaubeka da faborito gaur, finalean

Esteban Gaubeka. L. JAUREGIALTZO / FOKU.
2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
PALA. Buruz burukoak txapeldun berria izango du gaur, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (19:00). Esteban Gaubekak (41 urte, Armintza, Bizkaia) eta Xabier Ibargaraik (33 urte, Erratzu, Nafarroa) fnala jokatuko dute. Gaubeka seigarren txapela lortzen saiatuko da, eta, horrela, Pablo Fusto harrapatuko luke garaipen zerrendan. Bat faltako litzaioke Oskar Insaustiren marka berdintzeko. Ibargaraik, berriz, laugarren finala du, baina ez du inoiz jantzi txapela. 2014an eta 2015ean Fustoren aurka galdu zuen finala, eta 2017an, Ibai Perezen aurka.

Elkarren aurkako lehen finala da, baina buruz buruko txapelketako beste faseetan sei aldiz neurtu dituzte indarrak, eta Ibargaraik lautan irabazi du. Final honetako bidean, Gaubekak partida bakarra jokatu du: Necolen aurka 3-1 irabazitako finalerdia. Ibargaraik, berriz, Sylvain Brefel (3-2) eta Ibai Perez (3-2) kanporatu ditu. Ibargarairi sendatu zaizkio bizkarrean aspalditik zituen arazo larriak, eta sasoi betean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.