Goia: «Etorkinen auzia ez dagokio Donostiari soilik»

2018ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Donostia eta Irun artean ez aurrera eta ez atzera dauden migratzaileen egoeraren ardura soilik bi hiriotako udalei eskatzea «desproportzionatua» dela argudiatu du Eneko Goia Donostiako alkateak. Beste gai bati buruzko prentsaurreko baten amaieran egin zituen atzo adierazpenok, kazetariek gaiaz galdetuta. «Ez dut esango udalak ez dienik erantzun behar egoera hauei. Dagokion ekarpena egin beharko du, baina neurri honetako arazo baten erantzuna bertan fokalizatzea ez da proportzionatua».

Gainera, Goiak gezurtatu egin ditu herenegun migratzaileen harrera sare herritarrek emandako datuak: esan duenez, Gurutze Gorriak Gipuzkoan dituen bi aterpetxeak —Zorroagakoa eta Irungoa— ez daude beteta: bakoitzean 25 lagunentzako tokia izanik, bezperan «hamar pertsonak» bertan lo egin zutela adierazi du, eta ez 30ek, sareak salatu moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.