Albistea entzun

Euskara eta plazera batuko ditu Mintzalasaik

Mintzalasairen aurkezpena.
Mintzalasairen aurkezpena. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko irailak 15

MIARRITZE. Euskara plazerarekin. Uste baino gehiago garelako! lelopean, irailaren 19tik 25era iraganen da Mintzalasai festibala Baionan, Angelun eta Miarritzen. Aste oso batez, 54 jarduera proposatuko dituzte, mota guzietakoak, hiru hirietako 51 elkarterekin elkarlanean antolatuak. «Hizkuntza eta plazera lotu nahi ditugu, eta elkarteen lana erakutsi nahi dugu, euskara ikusgarriago egiteko», esplikatu du Viviane Ithursarri Miarritzeko euskara teknikariak, sentsibilizazio lanaren beharra azpimarratuta. Hiru ekitaldi nagusi izanen ditu aurtengo festibalak: kolore festa irailaren 23an, Glisseguna irailaren 24an, eta urteroko besta eguna irailaren 25ean.

Miarritzeko eta Baionako herriko etxeen babesarekin antolatuko dute aurten festibala, ez baitute lortu Angeluko Herriko Etxearekin (Lapurdi) partaidetza berritzea. «Hizkuntza politiken erakusleihoa» da, Anne Pinatel Miarritzeko Hizkuntza Politikarako auzapezordearen hitzetan. «Euskararen biziberritzearen erreferente bat da, iraunkortu behar dena».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea gaurko prentsaurrekoan ©Irekia

Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik izan direla kargugabetzeak

Edurne Begiristain

Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostialdeko ESIaren egoera azaltzeko.

Donostiako ospitalaren atarian gaur goizean egindako protesta bilkura ©Javier Etxezarreta / Efe

Donostia ospitaleko 150 langile inguru batu dira gaur ESIko zerbitzuburuen elkarretaratzera

Edurne Begiristain

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa salatzeko protesta bilkura jendetsua egin dute goizean ospitaleko atarian. ESIko zerbitzuburuek arratsaldean eskainiko dute prentsaurrekoa.

Duintasunaren Kolunbarioa inauguratu zuten uztailean, Urduñako hilerrian ©Monika Del Valle / FOKU

Urduñako espetxe frankistako hogeita hamar presoren gorpuzkiak aurkitu dituzte herriko hilerrian

Berria

Aranzadi zientzia elkartea ari da desobiratze lanetan. Gogora Institutua biktimen senideekin harremanetan jarri da.

Senperen izandako atxiloketak salatzeko manifestazioa, ekainean. ©Guillaume Fauveau

Senpertar gazte bat Paueko polizia etxera eraman dute etxe agentzietako pintaketen harira

Berria

Senpereko gazte bat Baionako polizia etxera konbokatu dute goizean, eta handik Pauera eraman dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...