Ebakuntzetako itxaron zerrenda luzatu egin da

2021eko martxoaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osakidetzako ebakuntzetarako itxaron zerrenda hamabost egun gehiagokoa da, batez beste, pandemia aurretik baino, Rosa Perez Osakidetzako zuzendariak azaldu duenaren arabera. Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean adierazi duenez, 49tik 64ra igo da pazienteek ebakuntza bat egiteko itxaron behar duten egun kopurua. Gehitu du arreta telematikoa eskainiko duen programa bat aztertzen ari direla.

EH Bilduk eskatuta egin du agerraldia Perezek, eta Osakidetzaren lana aitortuz erantzun die alderdiak txertaketa irregularragatik egindako kritikei. Adierazi du Osakidetzak gertatutakoari buruzko azalpen «nahikoa» eman duela. Halaber, azaldu du ebakuntzen itxaron zerrenda luzatu bada ere, kanpoko kontsultena murriztu egin dela.

Esan du, bestalde, osasun sistema «publiko eta unibertsalaren» xedeak gogoan, %7,2 handituko dela aurrekontua, eta lehen mailako arretako 196 lanpostu eskainiko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.