Gizonezko batek salatu du sexu abusuak jasan zituela Irungo umezurtz etxean

2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
IRUN. Gizonezko batek salatu du 1970eko hamarkadan sexu abusuak jasan zituela Irungo (Gipuzkoa) umezurtz etxean. Atzo ETBn azaldu zuenaren arabera, abusuak egiten zizkiona haurrei ilea mozteaz arduratzen zen, eta «masturbatzera eta pornografia aldizkariak ikustera» behartzen zituen haurrak. Nabarmendu duenez, «ia guztiz ziur» dago umezurtz etxeko langile guztiek zekitela sexu abusuak egiten zirela, «baita mojek ere». Horregatik, uste du zentroko arduradunek «isiltasun paktu» bat zutela. Salatu duen gizona Irunen bizi da gaur egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.