Tubos Reunidosek %22 txikitu ditu galerak

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
AMURRIO.Okerrago egon direla ikusteak ez dio egungo egoera askorik arintzen Tubos Reunidosi. Iraileko emaitzetan oraindik ere zenbaki gorriak eman ditu Amurrioko taldeak, galerak iazkoak baino apalagoak izan arren; urtarriletik irailera 15,7 milioi euro galdu ditu, iaz baino %22 gutxiago. Enpresaren arabera, galera horiek txikiagoak izango ziren taldeak hartutako doiketa neurriak aintzat hartuko ez balira; baldintza horretan, zenbaki gorriak 6,2 milioi eurokoak izango ziren.

Tubos Reunidosek lortu du bere salmentak %9 handitzea(254 milioi euro) eta ustiaketako irabazi gordinak (Ebitda) 17,6 milioi eurokoak izatea, iaz baino %17 handiagoak. Hazkunde horien eragile nagusia petrolio eta gas ustiaketen pizkundea izan da, salmentak eta prezioak hobetu dituelako. Hori bai, ekainetik irailera zenbait salgaietan salmenta jaitsiera izan du, zuzenean sumatu baitu Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga zergen eragina. Ekoizpen horiek orain beste merkatuetara doaz —batez ere Europara— baina horietan lehia nabarmen handitu zaio euskal tutugileari. Motelaldia iragankorra izatea espero du Amurrioko taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.