EAJ-PSE akordioa haustea baztertu du Atutxak

Urkullu lehendakaria, atzo. BERRIA.
2018ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. Euskal Herriak izan beharko lukeen estatus politiko eta juridikoari buruz desadostasunak izan arren, EAJk ez du arriskuan ikusten PSE-EErekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioetan dituen gobernu akordioak. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzakoa«oso zehatza» dela eta «desadostasunak ere» hitzartuak dituztela. Hiru foru aldundietan eta udaletan dituztenei buruz ere balorazio «positiboa» egin du. Radio Euskadin mintzatu da, eta hitzokin erantzun dio EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiri: «Espero dut beste alor batzuetan ere bilatzea akordioak gurekin eta ez soilik estatus politikoari buruzkoan».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, berriz, atzo itzuli zen oporralditik. Datorren asteartean bilduko du gobernu kontseilua Donostiako Miramar jauregian eta irailaren 20an izango da politika orokorreko saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.