Baskoniak galdu egin du Milanen kontra (64-78)

2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Zaleek ez zutenitzulera gozoa izan atzo Buesa Arenara. Baskoniak hamalau punturen aldeaz galdu zuen Armani Milanen kontra, Euroligako bigarren jardunaldian. Hala, jokatutako bi partidak galdu ditu Dusko Ivanovicen taldeak, ACB ligakoak kontuan hartuta, laugarren porrota da segidan. Arabarrak ez ziren fin aritu erasoan, batez ere hiruko marratik.

Bestalde, gaur jokatuko dute Espainiako Ohorezko Mailako hiru taldeetatik bik: IDK Euskotrenek eta Kutxabank Araskik.Egutegi hasiera gogorra izan dute gipuzkoarrek denboraldi hasiera honetan. Aurreko sasoiko lehen lau sailkatuen kontra jokatuko dute. Gaurkoan ere aukari zaila dute, Estudiantes —bosgarren sailkatua iragan denboraldian—. Baina etxean jokatzen dutela baliatu nahi dute lehen garaipena eskuratzeko. Araskik jada bi daramatza, eta gaur talde igo berri bati egingo dio bisita. Bi neurketak 19:00etan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.