Hamaika urteko kartzelaldia, Burlatan gizon bat hiltzeagatik

Bi aldeek zigorra adostu dute, akusatuak iazko urrian George Coconasu labankadaz hil zuela aitortu ostean

2018ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
BURLATA. George Coconasu Burlatako bizilaguna (Nafarroa) labankadaz hil zuten iazko urrian, La Nogalera tabernan. Erasotzaileak ihes egin zuen, eta biktima erietxean zendu zen, bularraldeko zauriak eragindako odolustearengatik. Coconasuren bikotekideak, alta, ustezko hiltzailea identifikatu zuen berehala. Andrearen esanetan, bere senar ohiak eraso zien aiztoarekin. Arratsaldean, bere burua aurkeztu zuen Guardia Zibilaren aurrean, Iruñean; atxilotu egin zuten.

Atzo hastekoa zen epaiketa, baina lehen saioa egin aurretik adostu zuten zigorra: 11 urteko kartzelaldia, beste hamar urteko zaintzapeko askatasuna, eta biktimaren alabari 60.000 euroko kalte-ordaina pagatzea. Defentsak eta akusazioak adostu dute zigorra, akusatuak krimena aitortu ostean. «Alkohola eta substantzia psikotropikoak» hartu izana aringarritzat jo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.