Getxoko 54 urteko gizon bat hil dute Zaragozan

2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun
ZARAGOZA. Getxoko (Bizkaia) 54 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo Zaragozan (Espainia). Jose Antonio Delgado zuen izena, eta irailaren 6tik desagertuta zegoen. Indarkeria zantzuak zituen haren hilotzak. Ikertzaileek uste dute diru kontu bategatik hil zutela bizkaitarra: Efe agentziari azaldu diotenez, biktima asteburu-pasa joan zen Zaragozara, luxuzko auto batean —sare sozialetan erakutsi zuen ibilgailua—, eta, han, gizon batzuek hil egin zuten, eta gorpua lurperatu, autoa lapurtu eta saldu ahal izateko; autoaren erosleak jarri zituen poliziak jakinaren gainean. Polizia iturriek ez dute argitu inor atxilotu duten.

Bestalde, Castro Urdialesen (Espainia) asteburuan kutxa batean agertutako burua Bilboko gizon batena dela dioen hipotesia indarra hartzen ari da. Andre bat atxilotu eta espetxeratu dute; bilbotarraren bikotekidea da, eta haren etxean bizi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.