Grebara deitu dute Bidasoa Inprimategian

2018ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
ZESTOA. Bidasoa Inprimategiko beharginak greba egin zuten atzo, langile batzarrak erabakita eta ELAren babesaz. Gaurko ere lanuztera deitu dute. Helburu ekonomikoak ditu grebak, nagusiki, baita martxan dagoen negoziazioan presioa egitea ere. Beste zenbait produkturen artean, BERRIA eta Gara egunkariak Bidasoako bezeroak dira, eta bertan argitaratzen dira. Bi egunkari horien iturriek azaldu dutenez, beren «lehenengo konpromisoa informazio askatasunarekin eta irakurleekin lotutakoa da». Horregatik, erabaki dute behargin horien eta enpresaren arteko lan gatazkan ez eragitea. Halaber, gatazka hori «lehenbailehen konpontzeko deia» egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.