Lesbianismoa «aukera politiko gisa» aldarrikatu dute

Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak lesbianen «ikusezintasuna» salatu du. Elkarretaratzeak egin dituzte

Lesbianen ikusgaitasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2021eko apirilaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Lesbianen ikusgaitasunaren nazioarteko eguna izan zen atzo, eta lesbianismoaren inguruko hainbat aldarrikapen egin zituzten. Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak ohar bat kaleratu zuen, adieraziz argi esan behar dela «lesbianak badaudela», eta «harro egoteko arrazoi asko» daudela.

Lesbianak hainbat esparrutan «ikusezinak» direla salatu zuten, eta hori beste indarkeria mota bat dela adierazi «emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean». Hala, nabarmendu zuten beharrezkoak direla lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak.

Bilbo Feminista Saretzen plataformak elkarretaratzea antolatu zuen atzo, eta bertan lesbianismoa «aukera politiko gisa» aldarrikatu zuten. «Feminismotik diogu emakume oro izan daitekeela lesbiana, emakume orok izan dezakeelako aukera derrigorrezko heterosexualitatearen erregimenetik ihes egiteko, eta emakume orok izan dezakeelako gaitasuna bere buruari heteropatriarkatuak esleitutakoez haragoko balio bat emateko». Funtsezkotzat jo zuten diskriminaziorik gabeko hezkuntza bultzatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.