Koronabirusa

Mahai feministan esertzeko deia bi lehendakariei

M-8ko ekintza. JON URBE / FOKU.
2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
BILBO. Euskal Herriko Mugimendu Feministak Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarreko lehendakariari eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariari eskatu die parte hartzeko sortu duten mahai tekniko, politiko eta feministan.«Zaintzaren kolapsoa kudeatzeko» abiatu dute, eta, lehen bilera eginda, «gobernuen falta deigarria» nabaritu dute. Josebe Iturrioz mugimendu feministako kideak azaldu du beste hogei eragilek ere egin dietela parte hartzeko deia bi lehendakariei.

Sindikatuei dagokienez, lehen saioan egon ziren ELA, LAB, CCOO, Steilas eta CNT. Mugimendu feministaren arabera, kezkatuta agertu ziren COVID-19aren krisialdiko lan eskubideen «etengabeko urraketez». Mahaian eseri ziren EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Equo-Berdeak eta Ezker Anitza ere, eta konpromisoa hartu zuten agintean dauden herrietan «neurri feministak sartzeko» eta gobernua estu hartzeko «zaintzen zentralitatea ahaztu ez dezaten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.