Gasteizen hildako andrearen kasuan atxilotua, preso

2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ostiral goizean gizon bat atxilotu zuten, maiatzaren 12an Gasteizen lapurreta egiten ari zitzaizkiola eraso bat jasan eta hil zen andrearen kasuarekin lotura duelakoan. Asteburu osoan egon zen ertzainen esku. Atzo goizean deklaratu zuen epailearen aurrean, eta hark agindu zuen espetxean sartzeko. Giza hilketa leporatu diote. 33 urteko gizonezko bat da. Gasteizko Hortaleza kaleko etxe batean izan zen erasoa, Aranbizkarra auzoan. Atzo espetxeraturiko gizona beste gizonezko batekin hurbildu zitzaion andreari, lapurreta egiteko asmoz, eta eraso ere egin zioten, etxeko igogailuan. Larri zauritu zuten andrea. 75 urte zituen, eta hura bere onera ekartzeko ahaleginak antzuak izan ziren: bi egunen buruan hil zen. Ustez erasoan parte hartu zuen beste gizona ere auzipetuta dago; 25 urteko gazte bat da. Beste auzi batengatik preso zegoen lehenagotik ere, baimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.