Ez ditu identifikatu bortxaketaz akusatutakoak

2019ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. Abuztuaren 1ean Bilboko Etxebarria parkean talde bortxaketa bat egiteagatik sei gizon atxilotu zituen Ertzaintzak. Atzo eta gaur ezagutze saioak egingo dizkiete akusatuetako bosti. Fiskaltzak eskatu du ezagutze saio horiek egiteko, Bilboko laugarren instrukzio epaitegian. Akusatuetako biri atzo egin zieten lehenengo saioa; biktimak ez zituen identifikatu. Gaur beste hirurei egingo diete. Bortxaketaren ondoren, sei gizon atxilotu zituen Ertzaintzak; bi preso daude orain, eta beste laurak baldintzapean libre utzi zituen epaileak.

Bestalde, atzo 40 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Urkixo zumarkalean gertatu zen; gizonak ukituak egin zizkiola salatu zuen emakumeak. Beste andre batek salatu zuen sexu eraso bat izan zuela astelehenean Deustuko zubian. Eraso horien harira, Bilboko konpartsek elkarretaratze bat egin zuten atzo arratsaldean Areatzan. Jai giroan gertatutako eraso horien harira, horrelakoetarako protokoloa abian jarri zutela adierazi zuten elkarretaratzerako deia egitean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.