Bidasoa eta Anaitasuna Kopatik at, final-laurdenetan

Gipuzkoarrek 37-36 galdu dute Granollersen kontra, eta nafarrek ezin izan dute Bartzelona menderatu: 35-32

Anaitasunako Artur Pereira Bartzelonako defentsa gainditu nahian. A. C. / EFE.
2022ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Ez da euskal talderik izango Espainiako Kopako finalerdietan. Bidasoak zuen aukera gehien, baina gipuzkoarrek ezin izan zuten alde batera utzi txapelketa horrekin duten maldizioa, eta Granollersen aurka galdu zuten: 37-36.

Irundarrak ez ziren ondo aritu. Bizia izan zen lehen zatia, eta bi taldeek baloi asko galdu zituzten. Baina Granollers hobeto aritu zen defentsan, eta horretan antzeman zen aldea atsedenaldian: 11-14. Bigarren zatia antzera joan zen. Baina Xoan Ledoren geldituei eta Adrian Fernandezen golei esker aldea murriztu, eta Bidasoa 33-32zen aurretik partida amaitzeko segundo gutxiren faltan. Haatik, ez zuen azken baloia baliatu, eta Granollersek berdindu egin zuen. Luzapena ere estu joan zen, eta Bidasoak azken jokaldian partida berdintzeko aukera izan zuen arren , ezinezkoa izan zen.

Anaitasunak ere galdu egin zuen. Lehen zati osotxukuna jokatu zuen Bartzelonaren kontra. 20. minutura arte estu hartu zuen Herrialde Katalanetako taldea. Baina Bartzelonak maila handiko jokalariak ditu, eta nahikoak dituzte bizpahiru minutu neurketa bideratzekoHala gertatu zen atzo. 20. eta 24. minutuen artean 12-11 zen norgehiagokaren emaitza. Baina Gonzalo Perez De Vargas atezainak pare bat gelditu on egin zituen, eta kontraerasoan ez zuten barkatu kataluniarrek.Atsedenaldian emaitza 19-15 zen.

Bigarren zatian ondo lehiatzen segitu zuten nafarrek, ez zuten amore eman. Bi golen aldean ere jarri ziren, 33-31, hiru minutu falta zirela. Bartzelonako jokalarien bakarkako jokaldiek erabaki zuten lehia.

Espainiako Ohorezko Mailan, Zubileta Evolution Zuazok Gijon hartuko du gaur (17:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.