Koronabirusa

Mendiak presidenteen bilerara joateko eskatu dio Urkulluri

Espainiako erkidegoek Europako funtsak izanen dituzte hizpide ostiralean. Salamancan egingo dute bilkura

Salvador Illa eta Idoia Mendia, atzo. MIGUEL TOÑA / EFE.
2021eko uztailaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. PSCko presidente Salvador Illarekin batera Bilbon egindako agerraldi batean,PSE-EEko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde Idoia Mendiak Espainiako erkidegoetako presidenteen konferentzian parte har dezan galdegin dio Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri. Aste bukaeran dute zehaztua hitzordua: ostiralean, Salamancan (Espainia).

Besteak beste, presidenteek Europako funtsak izanen dituzte mintzagai, eta, hain zuzen ere, horregatik nabarmendu du Mendiak Urkulluk parte hartzearen premia. «Oso gai garrantzitsua da Euskadiren etorkizunerako; han egoteak berebiziko inportantzia du».

Hala, Mendiak esan duenez, espero du Urkulluk presidenteen bileran parte hartzea. PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, bertara joatea da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren interesak defendatzeko «modurik onena», baita Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Gobernuarekin izan ditzakeen «desadostasunak azaltzeko biderik hoberena» ere. Gogora ekarri behar da lehengo astean gutun bat bidali ziola Urkulluk Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi pandemiaren aurka «segurtasun juridikoz» jardute neurriak eskatzen. Osasun sailburu Gotzone Sagarduik ere egunotan hainbatetan adierazi du neurririk ezin dutela hartu izurriaren aurka behar bezala jarduteko. Eskea egin diete herritarrei, adibidez, gauean kalean ez ibiltzeko: ezin baitute legez debekua ezarri. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Josu Erkorekak etxeratze aginduaren aldeko adierazpenak egin ditu berriki. Azaldu du neurri horrek lagundu egin dezakeela «gaueko istilurik» izan ez dadin. Gainera, zenbait pertsona «arduragabekeriaz»jokatzen ari direla salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.