Koronabirusa

Gutxitu egin dira ospitaleratuak, 73tik 56ra

876 kasu berri atzeman dituzte Hegoaldean, eta 65 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan

Jendea PCR proba egiteko ilaran, Algortan. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Igoeraren ondotik, berriz ere pixka bat apaldu dira azken 24 orduetan atzemandako koronabirus kasu berriak. 876 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian. Azken egunetan kezka iturri izan da Nafarroako bilakaera, eta, bertako positibo kopurua pixka bat apaldu bada ere, oraindik 300 kasutik gora atzeman dituzte bigarren egunez jarraian: 302, bezperan baino 38 gutxiago. Gipuzkoan bakarrik igo dira positiboak: 185 kasu atzeman dituzte, 11 gehiago. Araban, 70 positibo berri izan dira, 27 gutxiago. Bizkaian, berriz, 308 lagun infektatu dira, bezperan baino 34 gutxiago. Hildako bat ere izan da Nafarroan: 86 urteko gizon bat zendu da. Halere, nabarmen jaitsi da azken 24 orduetan erietxean sartu dituztenen kopurua: 56 pertsona ospitaleratu dituzte; bezperan 73 izan ziren. Alta, oraindik handitzen ari da ospitalean daudenen kopurua: 370 eri dira Hegoaldean. ZIUetan sartu dituzten gaixoen kopurua ere gora doa etenik gabe: 65 pertsona ari dira zaintza intentsiboak jasotzen, bezperan baino bi gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.