Etxebizitza proiektu bat salatu dute Kanbon

2021eko urriaren 14a
00:00
Entzun
KANBO. CADE, Lurzaindia eta Nahi Dugun Herria elkarteek salatu zuten atzo Kanboko (Lapurdi) sarreran dagoen Marienia guneko laborantza lurretan etxebizitza proiektu bat egin nahi dutela. 2019ko otsailean Euskal Hirigune Elkargoak onartutako hirigintza planean berehala urbanizatzeko kategorian sartu zituzten lurrok. Boygues enpresak erosiak ditu lurrak, eta ehun etxebizitza baino gehiagoko proiektu bat egiteko asmoa dute bertan; 33.000-460.000 euroan salduko lituzkete gero. Horretarako, enpresak beharrezkoa du eraikitze baimena, eta emana dio herriko etxeak.

Oraingoz, lege bideak abiatuak dituzte proiektuaren kontra: hirigintza planaren kontrako helegitea jarri zuten Paueko Administrazio Auzitegian, eta epaiketaren zain daude. Halaber, herriko etxeari Boyguesi emandako eraikitze baimenari helegitea jarria diote. Herriko etxeak, ordea, hirigintza plana moldatzeari ekin dio, eraikitze baimena baliozkoa bilaka dadin, atzoko agerraldian salatu zutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.