Bizkaiko Dia supermerkatuetan greba dute bihar, lan baldintzak hobetzearren

2018ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
BILBO. Abenduan bi greba egun egin zituzten Diak Bizkaian dituen supermerkatuetan, lan baldintza kaskarrak salatzeko. Protesta horiek ondoriorik izan ez dutenez, langileak hirugarren greba egunera deitu dituzte sindikatuek, biharko. Salatu dutenez, lan kargak «gehiegizkoak» dira,enpresak ez baititu oporrak edo gaixo baimenak ordezkatzen. «Erabateko malgutasunaz» ere kexu dira, ordutegi aldaketa ugari egiten dizkiete eta. Enpresak hainbat langile «bidegabeki» kaleratu izan dituela eta denda asko itxi dituztela ere salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.