Euskadi-Murias eta Caja Rural Vueltara gonbidatu dituzte

Movistarrekin batera, hiru izango dira euskal taldeak. Lehen itzuli handia izango da Euskadi-Muriasentzat.

Thomas De Gendt, Mikel Bizkarra eta Luis Mas, Kataluniako Voltan. Q.G. / EFE.
2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Euskadi-Muriasek Espainiako Vueltan parte hartuko du, eta egitasmoaren lehen itzuli handia izango da. Vueltako zuzendaritzak atzo eman zuen gonbidapenen berri, eta Muriasekin batera Caja Ruralek, Burgos-BHk eta Cofidisek ere jaso dute. Lau talde hauez gain, World Tourreko hemezortziak ariko dira. Guztira, beraz, egoitza Euskal Herrian duten hiru taldek hartuko dute parte: Movistar, Euskadi-Murias eta Caja Rural. Horrenbestez, Caja Rural zazpigarren urtez jarraian ariko da Vueltan.

Jon Odriozola Euskadi-Muriaseko zuzendaria oso pozik zegoen atzo. Hitzez bazekien Vueltarako joateko gonbidapena jasoko zutela, baina baieztapen ofiziala falta zen. «Euskadiko talde baten itzulera da itzuli handi batera. Hau une bikaina da euskal txirrindularitzarentzat, esan genuen guztia betetzen ari da». Caja Ruralentzat ere bultzada handia da. Vuelta da urteko helburu nagusia, eta, Eugenio Goikoetxean iragan astean BERRIA-ri esan zion bezala, Vueltarako gonbidapena jasotzen duen bitartean taldearen etorkizuna bermatuta dago.

Vuelta abuztuaren 25etik irailaren 16ra jokatuko da, eta etapa bat Euskal Herrian jokatuko da bere osotasunean, irailaren 12koa. Getxon hasi eta Oiz mendiko tontorreko antenan bukatuko da (1.019 m.). Azken igoera hori oso gogorra da, zortzi kilometrokoa %9,36ko batez besteko pendizarekin. %21ekora arteko aldapak ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.