Asensiok Aralarko pisten auzian deklaratu du

Asensio, atzo, Tolosan. JON URBE / FOKU.
2020ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
TOLOSA. Aralarko pisten auziari lotuta, deklaratu egin zuten atzo Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak, Monica Pedreira Ingurumen zuzendari nagusiak eta Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura inguruneko zuzendariak, Tolosako (Gipuzkoa) epaitegian. Hala ere, oraindik ez da epaiketa hasi, Enirio-Doniturrieta pistaren auzia instrukzioan baitago. Aurreko astean hasi ziren deklarazioak, eta atzo amaitu zituzten.

Landarlan eta Eguzki plataforma ekologistak epaitegiko atarian elkartu ziren. Erakundeei eskatu zieten kontuan hartzeko jende asko «kezkatuta» dagoela pistekin: «Aralarren artzaintzak eta abeltzaintzak egon behar dute, eta hori bultzatzen dugu, baina naturarekiko orekan, eta hori da egun ziurtatzen ez dena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.