Zoran Dragic Baskonian arituko da datorren sasoian

2020ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Zoran Dragicek beste denboraldi baterako berritu du Baskoniarekin duen kontratua. Eslovakiakoa jokalari garrantzitsua izan zen Gasteizko taldearen laugarren ACB liga lortzeko. Valentziaren aurkako finalerdietan, 21 puntu lortu zituen, eta 25eko balorazioa. Urtarrilaren amaieran iritsi zen Dusko Ivanovicek zuzendutako taldera, Alemaniako Ulm taldetik. Dragicen berritzearekin, Baskoniak itxitzat eman du taldea.

Bestalde, IDK Euskotrenek jokalari aldaketa bat izan du. Mehryn Krakerrek ez du segituko Gipuzkoako taldean. AEBetako hegalekoak unibertsitate bateko entrenatzaile multzoan aritzeko eskaintza onartu du. Krakerren lekua Antonia Delaerek hartuko du. Belgikan jaio zen, eta, aurreko denboraldian batez beste 13,6 puntu sartu eta 11,8ko balorazioa izan bazuen ere, defentsa lanetan fin ibiltzen da Delaere. Lehen denboraldia izango du Espainiako Ohorezko Mailan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.