Irizpide matxistak dituen lan deialdi bat salatu dute Tuteran

Udalaren lan deialdi bat da; administrari posturako andreak eskatu dituzte, eta igeltsero izateko, gizonak

2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
IRUÑEA. LAB sindikatuak Tuterako Udalak egindako lan deialdi bat salatu du, irizpide matxistekin egindakoa delakoan. Martxoaren 22an argitaratutako deialdi bat da; horren arabera, administrari posturako nahitaezko baldintza da emakumea izatea, eta igeltsero jarduteko, berriz, gizonezkoa izatea. Ez da lehen aldia horrelako zerbait salatzen dutela Nafarroan; orain bi urte egindako deialdi batean, Cortesko Udalak ezinbesteko baldintzatzat jarri zuen gizonezkoa izatea peoi lanpostu baterako. Administrazio publikoetan halakoak onartezinak direla esan du LABek, Cortesen jazotakoren ondoren eskatu zituela «kontrol eta segimendu mekanismoak» halakoak eragozteko, eta horregatik dela tamalgarria orain Tuteran gertatu dena. Eskaintza berehala erretiratzeko eskatu dio Tuterako Udalari, eta Nafar Lansareri eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete esku hartzeko tankerako deialdien aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.