Baliogabetzat jo dute haurdun baten kaleratzea

2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
BILBO. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du emakume haurdun baten kaleratzea, enplegu emaileak egoera horren berri ez bazuen ere. Hala ere, etxeko langilea izanik, ez du izango eskubiderikberriz lan horretara itzultzeko.

Epaitegiak honako hau ebatzi du: lan egindako urte bakoitzeko 2014tik ari da lanean 33 eguneko soldata, kaleratu zutenetik gaur egunera arteko soldata, eta, eragindako kalteengatik, 2.188 euroko ordaina ematea. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak esan du sektore honetan ohikoa dela langileak haurdun egoteagatik kaleratzea. Adierazi du babesgabe geratzen direla langileak, berriz lanean hartzea ez delako derrigorrezkoa, eta, gainera, ez dutela langabezia kobratzeko eskubiderik ere. Horrez gain, ez dute amatasun baimena izateko eskubiderik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.