Bera Berak lidergoa sendotu du Gijon mendean hartuta (28-22)

Imanol Alvarezen taldeak Europako ligako hirugarren kanporaketako itzulerakoa jokatuko du larunbatean

June Loidi, jaurtiketa bat egiten atzoko partidan. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Super Amara Bera Bera lehen postuan iritsi da Munduko Txapelketa dela-eta ligak izango duen eten luzera, atzo Gaskan Gijon bigarren sailkatua mendean hartu ostean: 28-22.

Bera Berak ondo bideratua izan zuen partida. Bederatzi golen errenta izan zuen bigarren zatiaren hasieran: 19-10. Baina, ondoren, defentsa aldatu zuten bisitariek, eta bi golera ere jarri ziren, 23-21. Hala ere, ondo eutsi zion Bera Berak. Larunbatean, donostiarrek Europako ligako hirugarren kanporaketako itzulerako lehia okatuko dute, Gaskan (16:00), Ramnicu Valcearen kontra. Errumaniarrek sei golen errenta dute. 34-28 irabazi zuten joanekoan.

Bestalde, euskal selekzioak nazioarteko torneoa jokatuko du etxean, hilaren 23tik 27ra. Euskadiko Eskubaloi Federazioak antolatu du torneoa, eta, euskal selekzioaz gain, Brasil, Argentina, Finlandia eta Luxenburgo ariko dira. Hego Amerikako bi selekzioak Munduko Txapelketa arituko dira prestatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.