Londres prest nazioarteko legedia hausteko

2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
LONDRES. Akordio bat lortzeko itxaropen gutxirekin ekin zieten berriro brexit-aren inguruko negoziazioei. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak gogor jokatzea erabaki du, eta mehatxu egin du EBrekin Irteerako Akordioan joan den urrian sinatutakoa ez betetzearekin. Hala egiten badu, ez da akordiorik izango,EBk ohartarazi dionez.

«Bai, esango nuke nazioarteko legedia bortxatzen duela, oso modu zehatzean eta mugatuan», erantzun zuen atzo Brandon Lewis Ipar Irlandarako ministroak, hitzartutakoaren aurkako legedia onartu nahi ote duten galdetu ziotenean. Merkataritza itunik ezean, Irlanda iparraldearen eta hegoaldearen arteko merkatu batasuna bermatzen duten puntuak dira Londresek auzitan jarritakoak.

Jarrera horrek asaldura eragin du Erresuma Batuko Gobernuan bertan: dimisioa eman du gobernuaren lege arloko arduradunak, Jonathan Jonesek. Aurreko lehen ministroak, Theresa Mayk, Erresuma Batuaren sinesgarritasuna haustea leporatu dio Boris Johnsoni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.