Alaveseko hiru jokalarik koronabirusa dute

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
KORONABIRUSA. Alaveseko hiru jokalarik koronabirusa daukate. Sintomarik gabe daude, eta «osasun egoera onean» daudela jakinarazi du Alaves-Baskonia taldeak. Aurreko larunbatean, futbol taldeko entrenatzaile multzoko kide batek eta kirol zuzendaritzako beste batek positibo eman zuten, eta, ondoren, Alaveseko eta Baskoniako langile eta jokalari guztiei probak egingo zitzaizkiela jakinarazi zuen taldeak. Hor azaldu dira hiru kasu berriak. Orain, denera, hamar kidek dute gaitza Alavesen; hiru jokalari horiez gain, entrenatzaile taldeko zazpi kide ere kutsatuta daude.

Baskoniako jokalariei eta langileei egindako probetan, berriz, jokalari guztiek eman dute negatibo. Hala ere, bost positibo antzeman dira probetan, denak ere langileak. Alaves-Baskonia taldeak atzo jakinarazi zuenez, «probak egitea izan da biderik onena kasuak azkar antzemateko, eta, orain, horri esker, prebentzio neurriak hartzeko moduan gara, gaitza gehiago ez kutsatzeko, ahal den neurrian behintzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.