Baskoniak Zeniti egingo dio bisita gaur Euroligan

Dusko Ivanovic. JUANAN RUIZ / FOKU.
2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Hiru partida jokatuko ditu aste honetan Kirolbet Baskoniak, guztiak Buesa Arenatik urrun. Lehen lehia gaur du, Euroligan, Zenit San Petersburgoren pabiloian (18:00). Etxeko taldea azkena da sailkapenean, eta arabarrek ezin dute huts egin, zortzi onenen artean egoteko leihairi eusteko. Izan ere, ligaxka aurrera doa pixkanaka. Hemeretzigarren jardunaldia ari dira jokatzen.

Etxean lehia bakarra irabazi du Zenitek, Villerbauneren kontra. Gainera, Gustavo Ayon gabe aritu beharko du uztaipean, pibota min hartuta baitago. Baina Alex Renfroe, Colton Iverson eta Andrew Albicy gertutik zaindu beharko dituzte Baskoniako jokalariek.

Dusko Ivanovic entrenatzaileak argi du non egon daitekeen gakoa: partida hasieran. «Hor ari gara huts egiten. Gogorrago ekin behar diegu lehiei. Are gehiago Zeniten tankerako taldeen kontra. Diziplina handia dute, batez ere defentsan». Gaur ere Luca Vildozak ezingo du jokatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.