Koronabirusa

Eskoletan ordutegi jarraitua ezartzeko eskaera egin dute

Hainbat familia Bilboko ikastetxe bateko sarreran. RAUL BOGAJO / FOKU.
2020ko irailaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Izurriak eragindako osasun krisiaren ondorioz, hezkuntza komunitateak ikasgeletara era seguruan itzultzeko segurtasunerako bermerik ikusten ez duela eta, pandemiak dirauen bitartean, Eusko Jaurlaritzari ikastetxeetan ordutegi jarraitua ezartzeko eskatu zion Euskadiko Jardunaldia Jarraituaren aldeko Plataformak, atzo egindako agerraldian, Gasteizen.

Salatu zuten hainbat familia «lana eta familia-zaintza ezin uztartzera kondenatuta» daude. «Guraso gehienek egunero lau joan-etorri egin behar dituzte ikastetxera, horrek dakarren arriskuarekin», zioen oharrak. Egoera horri aurre egiteko, «ordutegian aldaketarik egiteko saialdirik ez» dela egon nabarmendu zuten. Hortaz, Jaurlaritzari «pauso bat aurrera eman» dezala eskatu zion plataformak.

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioaren iritziz, bestalde, «egungo ezegonkortas -testuinguruagatik ez da egokia eskola ordutegiari buruz eztabaidatzea». Gainera, konfederazioak uste du eskola ordutegia azterketa pedagogiko eta zientifiko baten esparruan ezarri behar dela, ordutegi akademikoa murriztu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.