Etxeen %20ren ikuskapena soilik dago erregistroan

50 urtetik gora dituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 73.429 etxebizitzek egin behar izan dute ikuskapena

Etxebizitzak Bilbon. JUNE PRIETO / FOKU.
2018ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
BILBO. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 50 urtetik gora dituzte 73.429 etxebizitzak. EAEko Etxebizitza Legearen arabera, EIT eraikinen ikuskapen teknikoa egin behar zuten, joan den ekainaren 27a baino lehen. Ikuskapena egin ondoren, tokian tokiko udalak EuskoRegite erregistroan erregistratu behar du ikuskapena. Baina, etxebizitza horietatik, soilik %20renEITak daude erregistroan.

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuaren esanetan, «seguruenik» gehiago izan dira ikuskapena egin dutenak. Baina ikuskapenak erregistratzeak lan karga handitzea ekarri die udalei, eta atzeratuta dabiltza horregatik. Prozesua azkartzeko, Etxebizitza Sailak eta Eudelek akordio bat adostu dute; atzo sinatu zuten, Bilbon. Eudelen bitartez, Eusko Jaurlaritzak laguntza teknikoa eta prestakuntza eskainiko die udalei.

EITa pasatzea derrigorrezkoa da, baina ez da isunik jartzen ez pasatzeagatik. Bada salbuespen bat: etxearen egoerak istripuren bat eragin eta ikuskapena pasatu gabe egon bada, udalak jabea zigortuko du. Halaber, zigorra jar dezake ikuskapenean konponketak agindu bai, baina egin ez badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.