Herenegun desagertutako 75 urteko gizona hilik aurkitu dute Fruizen

2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
BILBO. 75 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuen Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak (ZEU) atzo, Fruizen (Bizkaia), 12:30ak inguruan. Herenegun arratsaldean desagertu zen, 19:30ak inguru zirela. Gorpua herriko erreka baten inguruan topatu zuten, haren bizilekutik gertu. Ertzaintzak Efe berri agentziari adierazi zionez, autopsia egingo diote, zergatik hil den argitze aldera. Joan den ekainaren 1etik, gauerditik goizeko seiak artean ZEUk debekatua du mendian eta itsasoan erreskateak egitea. Debekua kentzeko eskatua du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.