Sei sindikatuk bat egin dute Navaleko langileen etziko manifestazioarekin

Sindikatuetako ordezkariak, atzo, Sestaon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
2018ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
SESTAO. ELA, LAB, ESK, CGT, CNT eta Steilas sindikatuek eta Ezkerraldeko hainbat gizarte eragilek bat egin dute Navaleko langileek larunbaterako antolatutako manifestazioarekin. Ezkerraldean bizi eta lan: langabezia, prekarietate eta pobrezia gehiagorik ez leloa izango du, eta 18:00etan abiatuko da, Bihotz Sakratuaren plazatik. Ehun urteko historia duen ontziola ez ixteko eskatuko dute, baina baita Ezkerralde osoaren desindustrializazioari «galga jartzeko» ere, uste baitute haren ordez enplegu prekarioa zabaltzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.