ELA haserre dago EH Bildurekin eta Podemosekin

2019ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
BILBO.Eusko Jaurlaritzaren hiru legeak —DBSEarena, funtzionarioen soldatena eta itunpeko eskolena— onartzen utzi izana leporatu die ELAk Elkarrekin Podemosi eta EH Bilduri. Sindikatuaren ustez, ezinbestekoa da lehentasuna ematea gastu arauarekin hausteko helburuari eta zerga sistema goitik behera aldatzeari, «dauden beharrizan sozialak finantzatzeko aukera izateko». Bada, sindikatuaren iritziz, «Elkarrekin Podemosen abstentzioa ez dator bat helburu horiekin, eta gauza bera esan daiteke EH Bilduk bozketan parte ez hartzeko erabakiaz». Sindikatuak ohar baten azaldu duenez, «oposizioa egiteak borondatea eta eztabaida ideologikoa eskatzen du; bestela, eskuinak irabazten du hegemonia debate guztietan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.