Sei euskal txirrindulari, Europako Txapelketan

Aberasturi, Lazkano, Azparren, Lastra, Isasi eta Oiarbide deitu dituzte Munichen lehiatzera

2022ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Asteburutik aurrera jokatuko dira Europako Txapelketak Munichen (Alemanian), eta bertan sei euskal txirrindulari arituko dira lehian: Jon Aberasturi (Trek), Oier Lazkano (Movistar), Xabier Mikel Azparren (Euskaltel Euskadi), Jonathan Lastra (Caja Rural), Lourdes Oiarbide (Movistar) eta Ziortza Isasi (Eneicat). Lazkano eta Isasi erlojupeko proban lehiatuko dira.

Gizonezkoen errepideko proba igande honetan jokatuko da. Guztira, 209 kilometro ditu. Amaieran, 13 kilometroko zirkuitu bat izango dute txirrindulariek. Bost buelta eman beharko dizkiote. Ibilbidea egokia da esprintean amaitzeko.

Astebete geroago, hilaren 21ean, emakumezkoen proba izango da. Guztira, 129,8 kilometroko bidea egin beharko dute.

Erlojupeko probak hilaren 17an izango dira, asteazkenez. Ibilbideak 24 kilometro ditu, eta espezialista petoentzat da, ia ez baitu desnibelik.

Bestalde, Joao Matias (Tavfer) nagusitu zenatzo esprintean, Portugalgo itzuliko laugarren etapan. Bigarren garaipena du itzulian. Fabio Moreirak segitzen du lehen postuan (Glassdrive). Caja Ruraleko Andoni Abetxuko hirugarren izan zen atzoko etapan. Joseba lopez Cuesta taldekidea eguneko ihesaldian sartu zen.Lehen lasterketa du profesionaletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.