Biles: «Nassar eta sistema dira errudunak»

Simone Biles, zin egiten. SAUL LOEB / EFE.
2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
GIMNASTIKA. Simone Biles gimnasta estatubatuarrak erantzukizuna eskatu die AEBetako Gimnastika Federazioari, Olinpiar eta Paralinpiar batzordeei eta FBIri, Larry Nassar selekzioko medikuak gimnastei abusuak egiten jarrai zezan «utzi» ziotelako, haren aurkako salaketak zeuden arren.

«Nassarri botatzen diot errua, baina baita sistema osoari ere. AEBetako Federazioak eta Olinpiar eta Paralinpiar batzordeek bazekiten taldeko mediku ofizialaren gehiegikeriak jasaten ari nintzela», adierazi du Bilesek Senatuko Batzorde Judizialean.

Halaber, gimnastei «bizkarra eman» izana leporatu dio FBIri, Nassarren aurkako lehen sexu abusuen salaketei modu «desegokian» eta «mantsoan» erantzun zielako, eta, horri esker, mediku ohiak gimnasta gehiagori sexu abusuak egiten jarraitu zuen: «Ez dut nahi olinpiar kirolari gazte batek edo beste inork nik eta beste ehunka atletak gaur arte jasan dugun eta jasaten jarraitzen dugun izua pairatzerik».

Nassarrek ehunka gimnastari sexu abusuak egin zizkien, eta 40 eta 175 urte arteko espetxe zigorra betetzen ari da egun. Zigor hori jaso aurretik jada kartzelan zegoen, haur pornografiagatik 60 urteko espetxe zigorra betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.