Sektoreak Espejoko tomate ustiategi handia salatu du

Eroskik 180.000 metro koadroko baratze batetik hornitu nahi duela azaldu du, eta nekazariak arriskuan daudela

Nekazaritza elkarteetako kideen agerraldia, atzo, Donostian. BERRIA.
2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun

DONOSTIA. Gipuzkoako EHNE, Bizkaiko EHNE, Enba, GILBE eta Bihoel nakazaritza elkarteek salatu dute Espejon (Araba) egin nahi duten tomatea ekoizteko proiektua, «sektorearentzat mehatxu handia» delakoan. 60.000 metro koadroko hiru fase ditu proiektu horrek, eta «familien nekazaritza eredutik urrun» dagoela uste dute. Eredu hori sustatzen du sektoreak, «baita Eusko Jaurlaritzak ere, teorian». Praktikan oso bestela jokatzen ari dela diote sektoreko elkarte horiek, «bitarteko guztiak jartzen ari delako proiektu horren alde, baita Neiker ere». Horregatik, administrazioa «inkoherentzia handia» izaten ari dela nabarmendu dute. «Eragile handi horrek kinka larrian jarriko luke ustiategi txikien errentagarritasuna, eta sortu bezainbeste desagerraraziko luke enplegua».

 

Halaber, Eroskiren «kontraesana» salatu dute, «tokiko ekoizlea babesten duela esaten duelako, baina baratze erraldoi horren bidez hornitu nahi duelako, euskal jatorriko eta tokiko produktuaren zigilua lortuz modu horretan». Hala, proiektua gelditzeko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.