Koronabirusa

Behargin gehiago eskatu dituzte zahar etxeetarako

2020ko irailaren 30a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren senideen Babestu elkarteak agerraldi bat egin zuen atzo, Bilbon, egoitza horietan behargin gehiago behar direla adierazteko eta izurri garai honetan ezarri diren hainbat muga auzitan jartzeko; esan zuten egoiliarrek familien «beroa» sentitu behar dutela, eta era izan behar dutela egoitzatik kanpo ere «paseatzeko». Epidemia kontrolatze aldera, ordea, adinekoek trabak dituzte askotan gauza horiek egitekoorduan. Behargin kopurua handituta, haien arta hobetu egin daitekeela uste dute familiartekoek. «Haiekin hitz egiteko beharginak nahi ditugu, arta emozionala emango dietenak», azaldu zuen elkarteko ordezkari Juani Cespedesek. «Jendea nahigabeak jota hiltzen ari da, depresioarekin». Salatu zuen oro har zentroetan beharginen «eskasia» dagoela, eta COVID-19aren kasuek agertzen jarraitzen dutela. Egoitzetako martxa kontrolatzeko ikuskaritzak indartzeko ere eskatu zuen, eta egoiliarrei modua emateko bakarkako geletan egoteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.