Osakidetzako langileen greba Gipuzkoan

2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Osakidetzako langileek greba egingo dute gaur Gipuzkoan, osasun publikoak dituen «sakoneko eta egiturazko arazoetarako» konponbidea eskatzeko. Ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute greba deialdia hiru lurraldeetan, baina egun ezberdinetan: Araban, urriaren 29an egin zen; Bizkaian, azaroaren 12an egingo da.

Sindikatuen arabera, Osakidetzako egoera «larriagotzen» ari da, baina ez dute inolako elkarrizketarik Osasun sailarekin. Haien iritziz, ez dira «behar bezainbeste» aurreikuspen egin egon zitezkeen aldizkako agerraldiei aurre egiteko, eta, ondorioz, lantaldeek «nekatuta eta egoera prekarioan» lan egiten jarraitzen duela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.