Merino, Oiarbide eta Santesteban, talde lanerako

2019ko irailaren 28a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Ane Santestebanek, Lourdes Oiarbidek eta Eider Merinok munduko txapelketako errepide proban hartuko dute parte gaur. Ingalaterran ari dira jokatzen, eta Bradford eta Harrogate arteko 147 kilometroak bete beharko dituzte. Hirurak Espainiako selekzioarekin ariko dira, eta litekeena da morroi lanean aritzea, ibilbidea ez baita bereziki aproposa haien ezaugarrientzat.

Probari dagokionez, Herbehereetako selekzioaren eta tropeleko beste kide guztien arteko lehia espero da. Ez da esajerazioa, Herbehereek talde oso indartsua eraman baitute. Anna Van der Breggen iazko txapelduna da burua, eta alboan izango ditu Annemiek van Vleuten, Mariann Vos eta Lucinda Brand.

Bestalde, atzo beheko mailetako bi proba jokatu ziren. Gizonezkoen 23 urtez azpikoan, IƱigo Elosegi 67. izan zen, Nils Eekhoff (Herbehereak) irabazlearengandik 4.29ra. Emakumezkoetan, berriz, junior mailako proba jokatu zen, eta Megan Jastrab estatubatuarrak irabazi zuen. Amaia Lartitegi izan zen euskal ordezkari onena, 35., 1.12ra. Naia Amondarain 40. izan zen, 1.12ra, eta Irati Ruiz de Frabregasek, azkenik, ez zuen proba bukatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.