Bilbo Basketek galdu egin du Bartzelonan

Reyes, Mirotic eta Rafa Luz, atzo. EFE.
2022ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Surne Bilbo Basketek galdu egin zuen atzo Bartzelonan, ACB ligako lehen sailkatuaren pistan (84-62). Azken-aurreko jardunaldia da, eta titulurako kanporaketan sartzeko aukerekin zen Alex Mumbruren taldea. Horiek guztiak ez galtzeko, Gran Canariak ezin zuen irabazi Betisen etxean atzo gauean (lerro hauek idazterakoan, jokoan zen partida), ezta Murtziak ere gaur Real Madrilen pistan.

Baskoniak gaur jokatuko du, Tenerifen (Espainia), 21:30ean (Movistar Deportes). Aukera du bosgarren postura jauzi egiteko, eta hortxe da Tenerife. Sei puntu baino gehiagoz irabaziz gero, aurrea hartuko lioke.

NBAn, Golden State Warriorsek eskura du Mendebaldeko Konferentziako finala jokatzea, atzo, hirugarrenez irabazi baitzion Memphis Grizzliesi: 101-98. 3-1 doaz. Ekialdean, Bostonek 108-116 irabazi zion Milwaukeeri, eta bina berdindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.