PSNk EH Bildu eta PP baztertu ditu Nafarroako Gobernuko aliantzetarako

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Maria Txibite PSNko idazkari nagusiak azaldu du bere alderdiak Nafarroako Gobernura heldu nahi duela 2019ko foru hauteskundeen ondoren, eta jakinarazi du PSNk eta PSOEk jadanik hitz egin dutela aliantzei buruz. Txibitek baztertu egin du EH Bildurekin akordioak egitea, «kontu etiko eta ideologikoengatik», eta PPren aukera ere alboratu du, «PSOEren antipodetan baitago». UPNri buruz esan du «beldurraren diskurtsoa» darabilela, eta Uxue Barkos (Geroa Bai) Nafarroako lehendakariari egotzi dio «errealitatetik at» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.