ELAk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako lan baldintzak salatu ditu

2022ko irailaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ.Atzo goizean protesta egin zuen ELA sindikatuak Basauriko (Bizkaia) espetxearen atarian Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako presondegietako lan baldintzak salatzeko. Sindikatuaren ustez, «onartezina» da Eusko Jaurlaritzak oraindik argitu ez izana zein den espetxeetan ezarri nahi duen zigorrak betetzeko euskal zerbitzuaren eredua, bere funtzionamendu egitura eta lanpostuak. ELAren iritziz «kaos egoera» batean daude espetxeetako langileak, eta sindikatuaren iritziz, «iparrorratzik gabeko politika» darama Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.