Koronabirusak hankaz gora jarri du egutegi osoa

Lewis Hamilton. ENRIC FONTCUBERTA / EFE.
2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
MOTORRA. Koronabirusak hankaz gora jarri ditu motor lehiaketa nagusietako egutegiak. 1 Formulan, hilaren 15ean zen jokatzekoa lehen Sari Nagusia, Australian, baina bertan behera geratu zen. Beste horrenbeste gertatu da jarraian jokatzekoak ziren zazpi lasterketekin: Bahraingoa, Vietnamgoa, Txinakoa, Herbehereetakoa, Kataluniakoa, Monakokoa eta Azerbaijangoa. Zehazteko dago egingo diren, eta egiten badira, noiz. Gaur-gaurkoz, ekainaren 14an jokatuko litzateke lehen proba, Kanadan. Baina ikusteko dago hori.

Motoziklismoan, berriz, jada bertan behera geratu dira Munduko Txapelketako aurreneko bi Sari Nagusiak, Qatarkoa eta Espainiakoa: aurrena, martxoaren 8an zen jokatzekoa, eta bigarrena, maiatzaren 3an. Beraz, Frantziakoarekin hasi beharko luke sasoiak, maiatzaren 17an, baina zalantzan dago proba hori jokatuko ote den.

Azkenik, rallyetan, lehen hiru probak jokatuko dira, Monakon, Suedian eta Mexikon, baina hurrengo laurak bertan behera geratu dira: Txilekoa, Argentinakoa, Portugalgoa eta Italiakoa. Uztailaren 19an da jokatzekoa hurrengoa, Kenyan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.