Bidasoak Emil Racotea albokoa fitxatu du

2020ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoak datorren denboraldirako taldea osatzen segitzen du, eta Emil Racotea ezker albokoa fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako. Jokalaria Errumanian jaiotakoa da, eta 2,02 metro luze da. Charles Metropole taldean egon da utzita, eta talde horrekin jokatutako zazpi partidetan 20 gol sartu ditu.

Bestalde, atzo egin zen Espainiako Ohorezko Mailako egutegiaren zozketa. Liga irailaren 12an hasiko da, eta Bera Berak hasiera gogorra izango du. Lanzaroten ekingo dioi ligari,eta etxean liga irabazteko hautagai diren bi talderen aurka aritu beharko da: Guardes eta Malaga.

Zuazok ere ez du hasiera samurra izango, izan ere, Malagan ekingo dio txapelketari. Hantxeariko dira hurrengo denboraldian Bera Berako bi jokalari ohi: Merche Castellanos eta Silvia Arderius. Bera Beraren eta Zuazoren arteko lehen derbia azaroaren 7an jokatuko da Lasesarren, eta otsailaren 27an Bidebietan. LIga berezia izango da, estreinakoz bi multzotan banatuta egongo baitira taldeak liga erregularrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.