Joan den asteburuko suteak 770 hektarea erre ditu Nafarroan

Bazkalekuak eta sastrakak hondatu ditu suteak gehienbat: halako 339,3 hektarea erre dira

2021eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
BERA. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, joan den asteburuko suteak 384,4hektarea erre ditu Beran eta 384,9 Lesakan (Nafarroa). Orotara, beraz, 769,3 hektarea erre ziren.

Nongo lurrak erre diren ez ezik, zer motatako eremuak erre diren ere zehaztu dute. Hain zuzen, sutean 339,3 bazkaleku eta sastraka hektarea erre ziren;hostodun zuhaitzen 236 hektarea;koniferoen 169,3 zuhaizti; eta «ez-emankor» gisa sailkatu dituzten 24,7 hektarea.

Halere, azaldu dutenez, eragina «oso desberdina» izan da landaretzaren eta suaren abiaduraren arabera. Espero dute belardiak beren kasa leheneratuko direla udaberri amaierarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.