Seaskak protesta egingo du gaur Pauen salatzeko irakasle postuak falta zaizkiola

2018ko irailaren 8a
00:00
Entzun
BAIONA. Seaskako kideak protestara irtengo dira gaur ere, ez dizkietelako onartu aurtengo ikasturterako behar dituzten irakasle postuak. Ikastolek diote 25 irakasle gehiago behar dituztela aurtengo ikasle gorakadari erantzuteko, baina ikuskaritzak bost postu eta erdi onartu dizkie. Aste honetan, bi aldeek bilera egin dute, baina ez dute pausorik eman. Hori ikusita, Seaskako kideek Pauera joko dute gaur, ekitaldia baitu bertan Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.