Koronabirusa

GIBdunek salatu dute oraino ez dela txertorik hiesarentzat

Oroitarazi dute 40 urte igaro direla birusa identifikatu zutenetik, eta botikak besterik ez dela eskura oraindik ere

2021eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Hiesaren aurkako Harribeltza elkarteko lehendakari Joseba Errekaldek egin zuen atzo salaketa: adierazi zuen COVID-19aren krisiak erakutsi duela «interesatzen denean» lortzen direla txertoak urtebete eskasean, eta, aldiz, hiesaren kontrakorik ez dela lortu oraindik. Hain justu, 40 urte dira birusa identifikatu zutela, eta oraindik ez da garatu gaitzaren kontrako txertorik; birusaren kontrako botikak besterik ez daude oraindik. Sendagai horiei esker GIBdunen bizitza nabarmen erraztu da igaro urteotan, baina gaitza desagerrarazteko urratsik ezin da egin txertorik gabe, eta hiesa osasun publikoko arazo larria da oraindik ere. Alderaketak zer pentsatua ematen duelakoan, Errekaldek mahai gainean jarri nahi izan zuen. Salatu zuen, baita ere, COVID-19ak ekarri zuen osasun krisiak ahuldu egin duela osasun sistema: «Bazterrean utzi ditu gaitz kronikoak, eta baita prebentzioa eta arreta ere». Harribeltza elkarteak agerraldia egin zuen urtero abuztuaren hasieran Oiartzunen (Gipuzkoa) egin izan duen kontzertua iragartzeko: Doneztebe elizako atarian izango da, bihar, Muski & Uzi eta lagunak taldearen eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.